Aurkezpena

Nafarroako Gobernuak, Sodenaren bitartez, NAVEAC proiektua sustatu du, hots, Nafarroaren industria-gaitasunak ibilgailu elektriko, autonomo eta konektatuen inguruan garatzea xede duen ekimena.

Nafarroak bere Espezializazio Adimentsuko Estrategia (S3) definitu du, eta lurraldeak duen 24 erronka estrategikoetako bat da ibilgailu elektrikoak sustatzea, honako xede hau betetze aldera: «automobilgintzaren industria-sektorearen gaitasunak ibilgailu elektrikoak eta haien osagaiak garatzera bideratzea, bai eta Nafarroan beste mugikortasun-aukera batzuk garatu eta ezarri daitezen sustatzea ere (ibilgailu konektatuak, gidatze autonomoa…)».

NAVEAC plataformak mugikortasun elektriko, jasangarri, autonomo, konektatu eta partekatuaren joerak eta erronka teknikoak sakontzen ditu, bai eta joera nahiz erronka horiek Nafarroak dituen gaitasun industrial eta zientifiko-teknologikoekin lotu ere, sektore publiko eta pribatuaren ekintzak bateratzen dituen jarduketa-plan baten bitartez.

NAVEAC 2017an jarri zen martxan, mugikortasun jasangarriaren inguruko gaitasun eta erronken azterketa zehatz baten bitartez.
Hainbat enpresak eta zentro teknologikok 46 ekintza identifikatu zituzten, eta, ekintza horietatik, lehentasuna eman zitzaien 15i.
Gaur egun, NAVEACek hainbat proiektutan lan egiten duten 60 bazkide baino gehiago ditu, eta proiektu horiek honako ezaugarri hauei buruzkoak dira:

Mugikortasun jasangarria:
flota publiko eta
pribatuak sustatzea
eta kontsumitzaile ez adituen
artean ezagutaraztea.

Industria-aukerak eta
negozio-eredu berriak:
ibilgailu elektrikoen osagaiak,
ibilgailu autonomo eta
konektatuen industria,
serbititazioa eta
negozio-eredu berriak.

Karpa-azpiegiturak:
hirietako azpiegiturak,
karga eta zerbitzua kudeatzea
eta energia berriztagarri
eta biltegiratze sistemen arabera integratzea.

Lurralde aitzindaria:
eskualde-ingurunea hobetzeko
jarduketak, ibilgailu elektriko,
autonomo eta
konektatuak
garatzeko.