Nafarroak dituen gaitasunak

Nafarroak jarduketa-ibilbide luzea du garapen jasangarriko proiektuei eta energia berriztagarri eta automobilgintzan erreferenteak diren enpresei dagokienez, bai eta esparru horietan aitortutako ikerkuntzako eta garapen teknologikoko zentroei dagokienez ere. (CENER, NAITEC, NUP, Nafarroako Unibertsitatea, AIN…)

Horrez gain, Nafarroan kontsumitutako elektrizitatearen ia % 85, jatorriz, berriztagarria da, eta, hortaz, Nafarroa eskualde paregabea da mugikortasun elektriko benetan jasangarria esperimentatzeko.

Nafarroako enpresek eta zentro teknologikoek ibilgailu elektrikoei lotutako kritikoen arloetan dihardute. Bereziki, modu aktiboan lan egiten dute honako esparru hauetan:

  • Ibilgailuak kargatzeko guneen sorreran
  • Autobus eta mikrobus elektrikoen sorreran
  • IKT konponbideetan, bai ibilgailuei zuzendutakoetan, bai ibilgailuok kudeatzeko eta smart cities deritzonetan integratzekoetan
  • Teknologia berriko baterietan, bigarren bizitza duten baterietan eta bateriak smartgrids eta smart cities deritzonen proiektuetan integratzean
  • Detekzio sistemetan: LIDAR, RADAR, ultrasoinuak…
  • Material eta osagai berrietan