Ohiko galderak
1. Aseko al dituzte ibilgailu elektrikoek nire mugikortasun-beharrak?
Gure xedea da enpresei eta floten administratzaileei ibilgailu elektronikoei eta entxufagarriei buruz (bizikletei, autoei, furgonetei, kamioiei…) behar duten informazioa ematea eta honako hau aztertzea: ea zer egoera zehatzetan eragingo duen ibilgailu elektrikoak erabiltzeak kostuak murriztu daitezen, bai eta ingurumen onurak sortu daitezen ere.
Adibidez, ibilgailu elektrikoak erosteko preziorik handiena, motor konbentzionala duten bestelako ibilgailuen aldean, beste hainbat onurarekin konpentsatu daiteke, besteak beste: erregaiak, mantentze eta konponketa, zergak, bidesariak, aparkaleku murriztuak, eta abar aurreztearekin. Gainera, estatuek eta eskualdeek diru-laguntzak ematen dituzte, zeinei esker TCO deritzonak (eskuratze-kostu osoak) askoz txikiagoak baitira ibilgailuaren bizitza osoa aintzat hartuta, gasolinaz edo dieselez dabiltzan ibilgailu baliokideen aldean.
Aztertu nahi baduzu ea zure ibilgailuen flota elektriko bihur daitekeen ala ez osorik edo neurri batean, bidali ezazu mezu bat, mesedez, honako helbide elektronikora: info@sodena.com
2. Zein da ibilgailu elektriko baten autonomia?
Hori ereduaren araberakoa da. Ibilgailu elektrikoak aztertzen ari direnez, ibilgailuek gero eta autonomia handiagoa dute. Gaur egun, haien autonomia 200 – 600 km ingururi dagokio. Nafarroan egunero egiten diren joan-etorrien kasuen % 98an, 150 km baino gutxiago egiten dira, eta, beraz, ibilgailu elektrikoak aukera paregabea dira.
3. Zein da baterien balio-bizitza?
Kasu honetan, balio-bizitza ez da soilik ereduaren araberakoa; erabiltzaileak ibilgailua zainduko duenaren menpe ere dago. Gomendatzen da bateriaren karga % 20tik beherakoa ez izatea, ez eta denbora luzez % 100ean mantentzea ere. Horrez gain, birkarga azkar gehiegi ez egitea ere gomendatzen da, eta, udako egun eguzkitsuetan, ez utzi ibilgailua luzaroan aparkatuta. Gomendio horiei guztiei jarraitzen bazaie, bateriek ibilgailuek bezainbeste iraungo dute.
4. Zenbateko kostua du ibilgailu elektrikoa berriro kargatzeak?
Hori ibilgailuaren eta gidatzeko moduaren araberakoa da, baina, erreferentzia gisa, ibilgailu elektriko batek 1 edo 1,5 euro inguruko kostua du 100 km-ko; ibilgailu konbentzionalek, ordea, 7,80 euroko kostua dute 100 km-ko, gutxienez.
5. Zenbateko denbora behar da ibilgailu elektriko bat kargatzeko?
Ibilgailuaren ereduaren arabera, 3. modua erabiltzen bada, ibilgailua osorik kargatzeko denbora 3-4 ordukoa da.
Kargagailu azkar bat erabiliz, ibilgailua kargaturik egongo da 30 minututan, edo lehenago.
6. Non kargatu dezaket berriro ibilgailu elektriko bat?
- Erabiltzailearen garajean instalatutako ibilgailuak kargatzeko gune batean (lotutako birkarga).
- • Herrialde guztietan zehar sakabanatutako ibilgailuak berriro kargatzeko gune publiko eta pribatuetan. Espainian, ibilgailuak berriro kargatzeko 500 gune publiko baino gehiago daude. Nafarroan dauden guneen berri izateko, jo ezazu honako esteka honetara: https://goo.gl/bFwamm
7. Nola instalatu daitezke ibilgailu elektrikoak berriro kargatzeko guneak?
Ibilgailua kargatzeko gune bat garajean instalatzea oso erraza da, baina baimendutako enpresa batek instalatu behar du. Horrez gain, konexio-eskema posible guztiak jasotzen dituen ITC-B7-52 Jarraibide Teknikoa bete behar da. Idatzi energia@navarra.es helbide elektronikora edo deitu 848 427 368 telefono zenbakira baimendutako enpresen zerrenda bat eskuratzeko.
Parking-plaza bat izatekotan erkidego-garaje batean, kargagailu eta instalazio mota behin aukeratuta, parkingaren jabeen erkidegoari jakinaraziko zaie formalki zein instalazio mota egingo den.
8. Zer diru-laguntza eskuratu daitezke?
Nafarroan, zerga-kenkariak aplikatu daitezke honako hauen kasuan:
- Ibilgailu elektrikoen kasuan: % 30eko zerga-kenkaria (PFEZ eta Sozietateen Gaineko Zerga)
- Ibilgailu hibrido entxufagarrien kasuan: % 5eko zerga-kenkaria (PFEZ eta Sozietateen Gaineko Zerga)
Hona hemen ibilgailuak kargatzeko guneetan aplikatzen diren kenkariak:
- +% 2, ibilgailua berriro kargatzeko gunearen potentzia honako hau bada = o > 7,4 kW e = o < 22 kW
- +% 5, ibilgailua berriro kargatzeko gunearen potentzia honako hau bada = o > 22 kW o < 50 kW.
Aurretik aipatutako kenkariek 5 puntu egingo dute gora (+% 5) ibilgailua kargatzeko gunea toki publiko batean badago, baldin eta kenkaria Sozietateen Gaineko Zergaren bidez izapidetzen bada.
KENKARIAREN OINARRIAK EZIN DU HONAKO MUGA HAUEK GAINDITU:
M1 eta N1 kategoriei dagozkien ibilgailuen kasuan: | 32.000 euro |
L1e eta L2e kategoriei dagozkien ibilgailuen kasuan: | 5.000 euro |
L3e, L4e eta L5e kategoriei dagozkien ibilgailuen kasuan: | 10.000 euro |
L6e eta L7e kategoriei dagozkien ibilgailuen kasuan. | 15.000 euro |
Motor elektrikoz lagunduta pedalei ematea ahalbidetzen duten bizikleten kasuan: | 1.500 euro |
9. Zer egin behar da kenkaria aplikatzeko?
Zerga-kenkaria aplikatu ahal izateko, erosketa faktura eduki behar da, bai eta ibilgailua ordaindu izanaren faktura eta ibilgailuaren fitxa teknikoa ere, eta agiri horiek guztiak errenta-aitorpena (PFEZ) izapidetzean aurkeztu beharko dira; eta, enpresen kasuan, agiri horiekin guztiekin batera, S-90 ereduari dagokion aitorpena aurkeztu beharko dute, aitorpen hori egiteko epearen barruan, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan xedatutako edozein bideri jarraikiz.
Zergadunek justifikazio-agiriak gorde beharko dituzte. Izan ere, Nafarroako Zerga Ogasunak agiri horiek eska litzake zergaren preskripzio epean zehar.
Aitorpenak berrikusteko prozesua azkartze aldera, zergadunek Nafarroako Zerga Ogasunari entregatu ahalko dizkiote agiri horiek. Agiriak entregatzeko, aukeran, «Agiriak erantsi» aplikazioa erabiliko da. Aplikazioa honako esteka honetan dago eskuragarri:http://www.navarra.es.
10. Mugikortasun jasangarriari buruzko Nafarroako kenkariak ba al dira bateragarriak beste diru-laguntza publiko batzuekin?
Printzipioz, bateragarriak dira beste diru-laguntza batzuekin, besteak beste: Movalt Planarekin, Movea Planarekin, VEA Planarekin…
Informazio gehiago jasotzeko, idatzi helbide honetara: energia@navarra.es; bestela, deitu honako telefono zenbakira: 848 427 368.
11. Eskuratu ahal du tokiko erakunderen batek edo tokiko zerbitzu publikoak kudeatzen dituen erakunderen batek laguntzaren bat?
Bai; badaude erakunde horiei zuzendutako urteko deialdi zehatzak.