EGIN ZAITEZ PLATAFORMAKO KIDE, IBILGAILU ELEKTRIKO, AUTONOMO ETA KONEKTATUA SUSTATZEKO NAFARROAN (NAVEAC)

NAVEACNAVEAC proiektua ekimen publiko-pribatua da, Nafarroako Gobernuak (SODENAren bidez) sektore pribatuaren laguntzarekin sustatutakoa, ibilgailu elektriko, autonomo eta konektatuetatik eratorritako erronkei aurre egiteko eta lotutako enpresa-aukerak aprobetxatzeko.

Ekimenaren xede nagusia enpresen etorkizuneko lehiakortasuna hobetzea da. Hala, produktu, zerbitzu eta estrategia berriak eta errentagarriagoak eratuko dira, eta, horrenbestez, enpresa lehiakorragoak izango dira Nafarroan, bai eta kalitate handiagoko enplegua eta mugikortasun eraginkorragoa eta jasangarriagoa ere.

Nafarroako Gobernuak baliabide ekonomikoak (merkatuetako pizgarriak eta proiektuak finantzatzea) eta giza baliabideak erabiliko ditu helburu hori betetzeko. Bestetik, industria-sektoreak interesatzen zaizkion proiektuetan parte hartuko du. Hain zuzen ere, proiektu horien burua izango da, eta, hala badagokio, baliabideak emango ditu.

Ekimen publiko-pribatu honen topagunea da plataforma. Ekimenaren bilakaerari buruzko informazioa eskainiko da, eta proiektuak koordinatu eta gauzatuko dira.

Kide izatea doakoa da, eta, horretarako, enpresak plataformaren helburuak betetzeko konpromisoa hartu beharko du. Horrez gain, plataformaren jarduketa-planean zehaztutako proiektuetan interesatzen zaizkionetan parte hartu nahi beharko du modu aktiboan, bai eta proiektuaren bilakaerari buruzko informazioa jaso nahi ere.

Bete ezazu inprimaki hau zure enpresarako, eta laster jarriko gara zurekin:

Pribatutasun-politika eta Cookiei buruzko politika irakurri eta ulertu dut.

Bai, NAVEACen newslettera jaso nahi dut, eman dudan helbide elektronikoan.