Parte-hartzea eta gobernamendua
NAVEAC plataformak sektorearteko zeharkakotasuna eta zeharkakotasun publiko-pribatua du, eta plataforma horren baitan, erronka berak partekatzen dituzten elektro-mugikortasunari, gidatze automatikoari eta konektibitateari lotutako joerak direla eta hainbat sektoretako enpresak daude sartuta. NAVEACen parte hartzen duten enpresek honako esparru hauetan lan egiten dute:
- automobilgintzan eta osagaien esparruan,
- ekipamendu elektrikoaren esparruan,
- IKT sistemen esparruan
- bateria-fabrikatzaileen esparruan,
- energia-hornitzaileen esparruan,
- azpiegiturei eta sareei buruzko enpresen esparruan,
- zerbitzu-integratzaileen esparruan,
- konektibitatean eta Big Data deritzonean,
- ibilgailuen operadoreen esparruan,
NAVEACeko kide izatea doakoa da, eta, horretarako, inprimaki bat bete behar da, besterik gabe