Ibilgailu Elektrikoa
Onurak
Ibilgailu elektrikoek motor elektriko batera igortzen dute baterietan gordetako energia, eta motor hori etxeko sare elektriko batetik kargatzen da, bai eta motorrak berriro kargatzeko estazio publiko edo pribaturen batean ere. Nafarroan, elektrizitatearen % 83 berriztagarria da. Horrenbestez, mugikortasun elektrikoa bereziki jasangarria izan dadin eragiten du horrek. Ibilgailu elektrikoek petroliotik eratorritako produktuekiko menpekotasuna murrizten dute, gure hiriko airearen kalitatea hobetzen dute, berotegi efektuko gasen igorpena murrizten dute eta ibilgailuen industriari zuzendutako negozio-aukera berriak sortzen dituzte.
Ibilgailu elektrikoen merkatua oso handia da, eta hiritarren nahiz enpresen beharrizanetara egokitzen da. Edukiera ezberdineko auto pribatuak, industria-ibilgailu arinak, bizikletak, motozikletak, motor bizikletak, patineteak, monozikloak, industria-ibilgailu astunak eta autobusak eskuratu daitezke. Elektrikoak dira guztiak % 100ean, edo zero emisiokoak.
Nafarroan, egunero egiten diren joan-etorriei lotutako kasuen % 98an, 150 km baino gutxiago egiten dira. Horrenbestez, mugikortasun elektrikoa aukera paregabea da, ibilgailu ia guztiek autonomia-maila hori gainditzen baitute.


Ibilgailu eraginkorrak eta jasangarriak dira. Kontsumitzen duten energiaren % 75 baliatzen dute; errekuntza-motorrek, ordea, % 20-25 baliatzen dute.

Mantentze-gastu txikiagoa dute, haien mekanika oso sinplea baita. Pieza gutxiago dituzte, eta ez dira horrenbeste higatzen, ez baitaude tenperatura altuen pean. Mantentzeak % 50 egin du behera, gutxi gorabehera.

Ez dute gas kutsagarririk eragiten gidatzen den bitartean. Zenbatesten da ibilgailu elektrikoak erabiltzeak ekiditen duela 15 tona CO2 igortzea 10 urteko epean.

Isilagoak dira: ibilgailu elektrikoek ez dute ia zaratarik ateratzen, eta, hortaz, hots-kutsadura murrizten dute.

Ez dute matrikulazio zerga ordaintzen.

Nafarroan, ibilgailu elektrikoak ordaintzetik salbuetsita daude araututako guneetan, betiere horretarako dagokion baimena eskatu eta jaso badute.

Km-ko ordaindu beharreko prezioa askoz txikiagoa da. 1 – 1,5 euro/km.

Erraza da ibilgailu horiek gidatzea. Ibilgailu elektriko guztiak automatikoak dira, eta, hortaz, errazagoa da hirian barrena gidatzea ibilgailu horien bitartez. Gainera, motorraren gehieneko potentzia hasiera-hasieratik dago eskuragarri; horrenbestez, zerbitzu askoz handiagoa eskaintzen dute hirian, errekuntza-ibilgailu baten aldean.